Skip to main content

Dantza garaikideak eta antzerkiak hartuko dute Bilbo, BAD jaialdiaren eskutik

Kultura

Urriaren 14an hasita, 20 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu Bilboko antzerki eta dantza garaikideko BAD Jaialdiak. Hiriko hainbat aretotan garatuko da jaialdiaren 23. edizioa eta erabateko sei estreinaldi, Estatu mailako bat eta EAEko beste zazpi emango ditu programak urriaren 24ra arte.