Skip to main content

Delirium Tremens eta Rotten XIII taldeen kontzertua zuzenean Hamaika Telebistan!

Kultura

Hatortxu Rock jaialdiaz gozatzeko tartea ere izango duzu Hamaikan!

Uztailaren 30ean, larunbata, Delirium Tremens eta Rotten XIII taldeen kontzertuak zuzenean eskainiko ditugu. Delirium Tremens 21:50ean hasiko da, eta Rotten XIII 00:00etan.

Saio berezia, ordea, 21:20etatik auurera izango da ikusgai. Kontzertuen zuzenekoaz gainera, taldeei Musika Zuzenean saioan egindako elkarrizketak eskainiko dira, baita Hatortxuren ibilbidearen irudi bilduma. Ez galdu!

Piztu Hamaika, piztu Hatortxu eta gozatu rockaz!