Skip to main content

Donostiako Jazzaldiak iragarri ditu 58. ekitaldian ariko diren artistak

Kultura

Uztailaren 21ean, hasiko dira emanaldiak, eta 24ra arte iraungo dute Zurriolako hondartzan. Keler agertokiak zortzi artista eta talderen emanaldiak hartuko ditu.

Village People disco musikaren talde historiko ezagunarekin hasiko dira. Fred Wesley & The New JBs-ek hartuko du Village Peopleren lekukoa hondartzako oholtzan. Uztailaren 22an, Blue Label Beatsen dotorezia eta Viva Sueciaren popa; uztailaren 23an, Arde Bogotá taldearen leloak eta Tiken Jah Fakolyren duba; eta, azkenik, uztailaren 24an, Ezra Collectiveren eta Zetaken kantuak.