Image

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak ateak irekiko ditu berriz

Durangoko Udalak bere gain hartuko du Plateruenaren kudeaketa eta irekiera ofiziala 2023ko martxoaren 3an izango da. Gabonetarako ere "programazio xume eta herrikoi" bat garatzeko lanean ari dira.

Gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez, 2023ko aurrekontuetarako 313.000 euroko partida aurreikusi du Durangoko Udalak. Kudeaketa Durangoko Udalarena izango den arren, Kultur mahaia izeneko elkargune bat sortuko dutela azaldu dute udal ordezkariek, herriko eragileek parte hartu ahal izateko.

Maider Larrañaga izango da Plateruenako arduradun berria.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image