Eki Pagoaga, Kanaldude: “Lortu dugu Kanaldude zerbitzu publiko bezala onartzea”
Kultura
2023, Maiatza 25 - 15:05
Kanaldude telebistetara iritsi da Orange, Boygues eta Free hornitzaileen bidez, eta Eki Pagoaga Kanaldudeko kidearekin hitz egin dugu: “Lortu dugu Kanaldude zerbitzu publiko bezala onartzea, eta beraz, garrantzitsua da guretzat eta baita Ipar Euskal Herriarentzat ere”. Izan ere, Pagoagak azpimarratu du Frantziar Estatuan lehen aldikotz onartu dela euskaradun telebista bat, eta horrek ateak ireki dizkiela operadore boxetan Kanaldude ikusteko.
Telebistetara iritsi izana ez da hilabete hauetako aurrerapen bakarra, eta webgunea ere berritu dute: “Ez genuen albo batera utzi nahi webgunea, historikoki euskarri nagusia hori izan delako, eta geroa baduena, bistan da”. Hori horrela, diseinu lan bat egin dute, eta edukiak berrantolatu dituzte: “Nahi genuen portada Kanaldudeko eskaintzen duen proposamenaren aniztasunaren irudikapen argi bat izatea, eta beraz, gaur egun, hainbat eduki ditugu: dokumentala, ikusgarria, gertakariak..”