Skip to main content

Elkar+ekin dantzan! ekimenak badu doinua: 'Martxa baten lehen notak'

Kultura

Elkar+ekin dantzan! ekimenak badu doinua. ‘Martxa Baten Lehen Notak’ abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko desberdinetan dantzatzeko izango dugun melodia.

50-70 herritako dantzariek ‘Martxa baten lehen notak’ abestiaren bertsioa dantzatuko dute, herri bakoitzak 3-4 minutuko tartez.

Ekimenari doinua jartzeaz Olatz Salvador eta Bihotx taldea arduratu dira. Musikariez gain, Eneko Gil, Aritz Salamanca eta Katalin Zarate dantzariek hartu dute parte bideoan.

Hiru dantza mota prestatu dituzte; Euskal dantza urratsekin, mutxiko erara dantzatuta eta dantza garaikidea. Hiru koreografia hauek eredu gisa hartu behar dira, hau da, nahi duenak bideotutorialean dagoen dantza errepikatu dezake.

Hona hemen bideoklip osoa ikusteko aukera.