Skip to main content

Erabakia da nork jokatuko dituen Xilabako finalerdiak

Kultura

Asteburuan Gabadin jokatutako azken saioak osatu zuen hurrengo hiru saioetan finalera bidean lehiatuko diren bertsolarien zerrenda. Azken kanporaketa horretan Amets Arzallus Hendaiarrak lortu zuen pasea. Bestetik, Nafarroako txapelketan final laurdenetako azken saio jokatuko da larunbatean eta Bizkaikoan kanporaketetako lau saioetatik bi jokatu dira dagoeneko, azkenekoan Gorka Pagonabarragak eskuratu zuen hurrengo faserako txartela.