Skip to main content

ETS taldeak 'Guretzat' disko berria kaleratu du

Kultura

Orain arteko soinu nagusiak, ska eta rocka, alde batera utzita, musika elektronikoa, rumba, reggaetoia eta reggaea bezalako estiloetara jo du ETSk oraingoan, “Abuela Maitea” baladaz gain.

Guztira, estilo askotako hamaika abesti biltzen ditu lanak, eta Euskal Herriko hainbat kolaborazio ditu: Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Dupla eta Sune.