Skip to main content

Euskal Herrian ekoitzitako hamazazpi lan eskainiko dituzte aurtengo Donostiako Zinemaldian

Kultura

Euskal filmei dagokienez, hamahiru film luze, film labur bat, telesail bat, ekoizpen fasean dagoen film bat eta proiektu bat izango dira Donostiako 69. Zinemaldian. Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean hamabi lan proiektatuko dituzte, eta horietatik zazpi bertan estreinatuko dituztenez, euskal zinemaren Irizar saria lortzeko aukera izango dute. Horiekin batera, Zinemaldiaren beste sail batzuetan parte hartuko duten beste bi filmek ere 20.000 euroko saria eskuratzeko lehian izango dira.