Euskaraldiak badu abestia, ‘Esazu hitz bat’

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren hirugarren edizioak Euskal Herria belarriprest eta ahobiziekin betetzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ariketa soziala. Herriz herri osatzen ari diren batzordeak ariketarako prestaketa lanei ekin diete, eta gero eta gehiago dira, aurtengoan ere, Euskaraldira batzen ari direnak.

Xabier Zabalaren musika eta Andoni Egañaren hitzekin sortutako “Esazu hitz bat” abestiari bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egaña hitzen egileak berak, Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak, Petti Berako musikariak, Maddalen Arzallus bertsolari eta kantariak eta Ainhoa Larrañaga hernaniar musikari eta aktoreak.

Bideoklip osoa, hemen.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image