Skip to main content

Gaizka Insunza, Audience: 'Barrutik ikusten dudana da asko aldatu dugula, estilo desberdinetako diskoak egin ditugula'

Kultura

Audience musika talde gernikarra 1999an sortu zen, aurretik, 1995ean sortutako Ortozik taldetik. Gaizka eta Ager Insunzak, Andoni Lauzirikak, Ruben Garateak eta Kepa Elgoibarrek osatzen dute taldea.

Lehen pausoak rock giroan eman arren, musikalki garapen handia izan du taldeak, estilo desberdinetako diskoak sortuz.

‘Tolesdurak’ lana binilo bikoitzeko formatuan kaleratu dute Bide Huts zigiluaren babesean. 2019ko abenduan grabatu zuten lan, Andoaingo Garate estudioan, Kaki Arkarazoren gidaritzapean.

Disko berria aurkezten ari diren honetan, kantu berriak konposatzen ari dira baita ere.

'Musika Zuzenean' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 20:15ean eta 22:00etan Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en.

Erreportaje osoa ikusgai, hemen.