Skip to main content

Gasteizko Txosnek jaietako egitaraua aurkeztu dute

Kultura

Abuztuaren 4tik 9ra 38 kontzertu eta ikuskizun izango dira EHUko kanpusean kokatutako txosnagunean.

Azkena Rock jaialdian jo eta gero, berriz bueltatuko da Gasteizera Soziedad Alkoholika. Bestalde, Dupla eta Aiaraldeko Sound Sistema izango dira Arabako talde nabarmenenak. Abuztuak 9 igandea Oi! musika izango da nagusi: Tatxers, Brigade Loco eta Rotten XIII igoko dira agertokira. Amaitzeko, Zetak taldeak doinu elektronikoz beteko du txosnagunea azken egunean. Kalejirek, herri bazkariek eta beste hainbat ekimenek osatzen dute Gasteizko Txosnen egitaraua.