Skip to main content

Gaur 13 urte zendu zen Ama Afrika

Kultura

Gaur 13 urte zendu zen Ama Afrika, Miriam Makeba abeslaria. 1932an jaio zen Johannesburgon, Hegoafrikan. Bere haurtzaroa eta nerabezaroa diskriminazioak markatu zituen. 1950eko hamarkadan Manhattan Brothers taldean sartu zen eta, ondoren, bere taldea sortu zuen, The Skylarks, jazza eta Hegoafrikako musika tradizionala nahasten zituena. Makeba arraza-bereizketaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zen mundu osoan. 1963an, Nazio Batuen aurrean Hegoafrikako apartheidaren aurka agertzeagatik Gobernuak bere disko guztiak debekatu eta herrialdera itzultzea galarazi zion. Ia 30 urtez Estatu Batuetan erbesteratuta egon zen. Nelson Mandela aske utzi eta gero itzuli zen HegoAfrikara, 1990ean. 2001ean, Otto Hahn bakearen saria jaso zuen, NBEren Alemaniako Elkarteak emana, eta, 2002an, Polar Music Prize saria irabazi zuen. Castel Volturno hirian hil zen, Italiako hegoaldean, 2008ko azaroaren 10ean, arrazakeriaren eta mafiaren aurkako kontzertu batean parte hartu ondoren izandako bihotzeko geldialdi baten ondorioz.