Skip to main content

'Gure hots' dokumentalaren proiekzioa gaur Oihanederren

Kultura

'Gure Hots' dokumentalaren proiekzioa egingo dute gaur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, arratsaldeko 18:30etan. Arrate Fernandezek zuzendu du ikus-entzunezkoa, eta azken 40 urteetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoa egiten du. Horrez gain, gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen ditu.

Lan honetan Euskal Herriko emakume desberdinen testigantzak jaso dira. 1980 eta 2020 urteen artean kokatzen da eta lau hamarkada hauen berrien iritziekin harilkatua dago. Gai desberdinen inguruan arituko diren zientzilarien, idazleen eta profesionalen ahotik hainbat bizipen eta errelato emango dira ezagutzera.