Skip to main content

Hamar egunez Fantasiazko 73 film eskainiko ditu Bilboko FANT jaialdiak

Kultura

FANT Bilboko zinemaldi fantastikoak gaur hasiko du bere egitaraua. Maiatzaren 7tik eta 16ra bitartean, Fantasiazko eta beldurrezko 73 filmen proiekzioa eskainiko du Bilboko aretoetan. Besteak beste, mundu mailako estreinaldia bat, Europako 3 eta estatu mailako 8 biltzen ditu egitarauak.