Skip to main content

'Harria, maitasun istorioa' herri kirolarekin lotutako ekitaldia antolatu dute Gasteizen

Kultura

Kirola, poesia eta hausnarketa uztartzen dituen proposamen eszeniko da. 'Harria, maitasun istorioa' batez ere Iñaki Perurenarekin zerikusia duen ekitaldia da. Izan ere, Perurenak harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko du ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia egingo du; berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izan da". Antolatzaileek ikuskizun honekin, leiho bat ireki nahi die harriarekin inguruko bizipen guztiei.