Haurtzaroko sexu abusuez idatzi du Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' eleberrian

2020ko Igartza Saria irabazi zuen Maddi Ane Txoperenak bere proiektuarekin, horren emaitza da Elkar argitaletxeak kaleratu duen nobela. Lehenik eta behin eskerrak eman dizkie isiltasuna apurtzeko baldintzak sortzen lan egiten duten guztiei eta zuzenean liburua idazteko prozesuan lagundu diotenei. 'Ez erran inori' eleberriak Lideren istorioa kontatzen du, bera da protagonista nagusia. Irakurleak lehen kapitulutik jakiten du Lide haurra zela bere bizilagunak berataz abusatu zuela, narrazio osoan zehar, nerabezaroan eta gaztaroan sartu ahala sexu abusu horren ondotik bizi dituen guztiak kontatzen ditu. Liburuak 135 orrialde ditu, tonu aldetik nahiko iluna, irakurterraza eta pertsonen eta denboren arteko jolasak egiten dituela azaldu du Txoperenak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image