Skip to main content

Hego Euskal Herrian publikoa zutik jasoko duen lehen jaialdia izango da BBK Live Udazkena

Kultura

Urriaren 7an hasita, nazioarteko zein bertako artista entzutetsuak arituko dira Bilboko Bilbo Arena pabilioian, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezabatu berritan ospatuko den jaialdi honetan. Besteak beste, The Hives, El Columpio Asesino, Zetak edota Novedades Carminha taldeak arituko dira urriaren 7tik 9ra eta azaroaren 11tik 13ra.