Skip to main content

Hitzarmena berritu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak

Kultura

Bilbon euskara sustatu eta zabaltzeko hitzarmena berritu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak. Horren bitartez ezartzen da Euskaltzaindiak Udala lagunduko duela helburu horretan, aholkularitza emanez eta euskal kultura zabaltzeko hitzaldiak eta kultur jarduerak antolatzen.