Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “71 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte KaldeArte jaialdian”

Kultura

Datozen egunetako kultura agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenagarekin. KaldeArte Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia izango da ekainaren 9tik 11ra, eta programazio “aberatsa” antolatu dute. 71 emanaldi baino eskainiko dituzte guztira, 35 konpainiaren eskutik.
Agirreazkuenagaren esanetan, emanaldi asko dira azpimarratzeko modukoak; horien artean dago ostiraleko inaugurazio ofiziala. Harrobia Dantza Bertikalak “Dendu” dantza bertikaleko ikuskizun bizia taularatuko du, Oreka TX taldearen zuzeneko musikarekin, 23:00etan, Artium Museoaren kanpoko fatxadan.
Horrez gain, aipatu du Bergarako Eztena jaialdia; bi egunetan hamaika talde igoko dira “musika alternatiboaren topaleku” izan nahi duen oholtzara. Sarrerak Bergarako hainbat tabernatan zein online ere eskura daitezke dagoeneko.