Skip to main content

Irrati eta telebista zerbitzu komunitarioek eta libreek frekuentzia bat lortu ahalko dute

Kultura

Irrati eta telebista zerbitzu komunitarioek eta libreek frekuentzia bat lortu ahalko dute datozen hilabeteetan. Horretarako, azkeneko bost urteetan etenik gabe emititu dutela egiaztatu beharko dute.

Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berria onartu eta sei hilabeteko epean egin ahalko dute irrati libreek eskaera. Hala, urtarrileko bigarren astean amaituko litzateke irrati libre eta komunitarioentzat eskaera egiteko epea.