Skip to main content

Irulegiko Eskuari eskainitako erakusketa bat ondu du Nafarroako Eskuahaldunak elkarteak Iruñean

Kultura

'Sorioneku! Euskara eta euskal kulturaren 2.100 urte' bildumarekin, aurkikuntza arkeologikoaren “balio artistikoa” aldarrikatu nahi du elkarteak. Iruñeko Plazara gunean zabalduko dute bilduma, maiatzaren 25etik ekainaren 30era.

50 eskultorek baino gehiagok hartu dute parte bilduman. Silbia Etxandi elkarteko kideak azaldu du euskara eta eskultura omendu nahi izan dutela, aldi berean. Iradoki duenez, Irulegiko Eskuan sorioneku idazkia aurkitu izanak gogoz bete ditu.