Skip to main content

Kepa Junkerak 'Berpiztu' liburua aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoan

Kultura

Kepa Junkera trikitilari bizkaitarrak bere ibilbide profesionala iruditan jasotzen duen liburua plazaratu du, “Berpiztu” izenburupean. Duela hilabete batzuk, liburuaren izen bereko filma aurkeztu zuen Fermin Aio zinemagilearekin batera.

Astelehen honetan egin dute aurkezpena Bilbon, Arte Ederren Museoan, etxekoak, lagunak, erakundeetako ordezkariak eta obran parte hartu duten hainbat artista izan ditu alboan Junkerak.

Sortzailearen ibilbide osoa biltzen du liburuak, diskoz disko. Joseba Martin kazetariak idatzi ditu lan bakoitzari buruzko testuak, eta 40 artistak espresuki libururako sortutako lan grafiko bana ere biltzen du argitalpenak.