Skip to main content

Koldo Otamendi: 'Betiko Kerobia bada disko honetan, bai eta zertzelada berriak ere'

Kultura

Kerobia taldea bueltan da, aurreko urtean 20 urteko bira burutu zuen talde nafarrak
eta hori pizgarri izan zen taldea berriz batzeko eta 8 urteko isilunea apurtzeko. Taldea eraberritu, eta musikari berriekin Kerobiak aurrera egin zuen eta 'Hilak' diskoa kaleratu zuten 2021eko Durangoko Azokan, Musikalki aurretik egindako bidean sakontzen du taldeak. Disko honetan betiko Kerobia bada, bai eta zertzelada berriak elektronikaren aldetik. Zortzi kantuetan historia bat kontatzen du taldeak, espazioan galdu diren espaziontzien gertatzen dena. Diskoa kalean, zuzenekoekin hasiko dira; Bilbo, Andoain, Gasteiz...