Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: ‘Karakter handiko abeslaria da Gari’

Kultura

Gaurko Musika Zuzenean saioak dakarrena aurreratu digu Koldo Otamendi saioko aurkezleak. Gari abeslariarekin izan da, bere ibilbide luzearen errepasotzat har daitekeen azken diskoaz luze hitz egiten. Hertzainak taldearen abeslari delako ezaguna; taldearen itzulera kontzertuetan arituko da buru-belarri eta horien ostean ekingo dio bere bakarkako diskoaren aurkezpenei.