Skip to main content

‘Maisha’: hiru belaunalditako hiru emakume, alzheimerra, errealitatea; azken finean, bizitza

Kultura

Lua Hidalgak idatzitako ‘Maisha’ eleberria geratutik ezagutzeko aukera izan dugu Betzaida Urtazak eta Maite Arboniesek Urretxun egindako aurkezpenean. Amesgile argitaletxeak argitaratu du liburua eta Maite Arboniesek berak egin ditu liburuko ilustrazioak. Liburuak hiru belaunalditako hiru emakumeren istorioa kontatzen du, alzheimerra tarteko.”‘Maisha’, bizitza bera da’” adierazi du Betzaidak. Horrez gain, egileak bere egia kontatu nahi duela azaldu du, "amonari gertatzen ari zaiona eta inguruan gertatzen ari dena kontatu nahi du; izan ere, gaur egun gero eta gehiago entzuten den gaixotasuna da alzheimerra".