Skip to main content

Martxoaren 25era bitartean izango da Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

Kultura

Urtarrilaren 27an hasita martxoaren 25era bitartean izango da Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bertso-eskolek eta ABEk antolatuta, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarritutako txapelketa. Guztira 280 lagunek hartuko dute parte eta horietatik 64 ariko dira bat-batekoan kantuan. 2010ean antolatu zen txapelketa lehen aldiz, eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.