
MFEST! emakume artisten jaialdia ostiral honetan hasiko da
Tradizioz gizonezko figurek okupatutako espazioetan emakume artistei eta inposiziorik gabeko espazioa emateko beharretik sortu zen jaialdi hau. Jaialdiak 4 kontzertu, artisautza azoka bat, hitzaldi bat, erakusketa kolaboratibo bat, mural bat eta 3 tailer izango ditu maiatzaren 26an eta 27an. Larunbatean eguna Martin Ttipia plazan hasiko da artisautza azokarekin. Bertan, 17 artisauk artisautza mota ugari eskainiko dizkiete herritarrei 12:00etatik 20:30era.