Skip to main content

Musika, dantza eta arte plastikoak eramango ditu Errobiko Festibalaren 25. edizioak Itsasura

Kultura

Errobiko festibalaren 25. Edizioa ospatuko da egunotan Itsasun. Gaur hasi eta igandera bitartean musika, dantza eta arte plastikoen inguruko tailer eta ikuskizun anitz emango ditu Ezkandrai elkarteak prestatutako egitarauak. 1996an eman zuten lehenengo aldiz jaialdia, eta aurten, sorreratik 26 urtera, edizio berezia eskainiko dutela azaldu dute antolatzaileek.