Navarra Arenak Iruña Rock jaialdia hartuko du bi urte ospatu gabe egon eta gero

Koronabirusak ezarritako bi urteko itxaronaldiaren ondoren asteburu honetan 17 talde eta artista Navarra Arenako eszenatokira igoko dira. Gaur arratsaldean hasi eta bihar amaituko da. Gaurko eskaintzan: Su ta Gar, Lehendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa Do Carallo, Desakato, The Guilty Brigade eta Mosh taldeek joko dute. Arratsaldeko lauretan irekiko dituzte ateak eta goizeko hirurak arte taledeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Bihar, berriz, Virenque, Los de Marras, Ira, Aphonnic, Buhos, Los Chikos del Maiz, Kase O, Zoo, Mafalda eta Dinamitaren txanda izango da. Larunbatean kontzertuak eguerdiko ordu bietan hasiko dira eta goizeko laurak arte ez dira amaituko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image