Skip to main content

Niña Coyote eta Chico Tornadok irabazi dute MIN sarietako euskarazko disko onenaren saria

Kultura

Bikoteak sari hori jaso duen hirugarren aldia da. Mallorcako Palma hiriko auditoriumean izan da sari banaketa eta bertan euskal musikari ugari batu dira sariren bat eskuratu asmoz. La Bien Querida zegoen urteko disko onenaren sarirako izendatuta eta baita urteko pop disko onenerako ere Izarorekin batera; Chica Sobresalto artista berri onenaren sarirako, Belako urteko rock disko onenerako eta Elena Setien urteko grabaketa elektroniko onenaren kategorian.

Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays, hain zuzen. MIN sariak 2009. urtean sortu zituzten. Etxepare Euskal Institutuak 2014. urteaz geroztik babesten du euskarazko album onenaren saria MIN sarietan.