Skip to main content

'Nomadland' nagusi Oscar sarietan

Kultura

Espero zena baieztatu zen bart Oscar sarietan. Chloe Zhao-k zuzenduriko Nomadland filma izan da garaile nagusia, sari gehien jasotzeaz gain, garrantzitsuenak ere erdietsi dituelako zintak. Hain zuzen, film onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak lortu ditu Txinako zuzendariaren lanak. Gainera, Frances MacDormand-ek emakumezko aktore protagonistaren aintzatespena eraman zuen.