Skip to main content

Ohiko datetara itzuliko da FIPADOC, Miarritzeko nazioarteko dokumentalen festibalak

Kultura

2020an hilabeteetan atzeratu ostean, nazioarteko dokumentalen jaialdien alorrean urtea irekiko du aurten berriz Miarritzeko FIPADOC jaialdiak. Astelehenean abiatuko da zita, hilak 17 eta igandera arte luzatu, 23. Tarte horretan, 150 bat lan aurkeztuko ditu programak eta zenbait esperientzia digitalek ere osatuko dute proposamena.