Skip to main content

Ostegunean abiatuko da Getxophoto jaialdiaren 15. edizioa

Kultura

Nazioarteko artisten argazkiek Getxoko kaleak hartu dituzte dagoeneko Getxophoto jaialdiaren 15 edizioari hasiera emateko. Ostegunean abiatuko da, irailak 2, ‘Elkarbanatu’ lelopean eta irailaren 26ra arte hainbat erakusketa eta ekintza programatu dituzte aurten ere.