Ostiraleko ajeari bidea ireki gabe, Hatortxu Rock jaialdiaren 26.edizioak aurrera darrai

Naiz gunean antolatutako Elektrokela Elektrotxarangak emango dio hasiera larunbatari. Jarraian, Antton Telleria, Ibil Bedi, Zelanda, Hammond York, Lukiek eta Selekta Stepi ikusi eta entzun ahalko ditugu Auzolana eszenatokian.

Etxera eszenatokian Crim, Non Servium, Zetak eta Green Valley izango ditugu.

Elkartasuna eszenatokian aldiz, Stay Homas, Delirium Tremens, Rotten XIII, Herdoil eta Dj Bull eta Dj Elepunto.

Ezin dugu ahaztu, 20:15etan Etxera eszenatokian egingo den ekitaldia.

Larunbatean ere, kontzertuez gain, puntu morea, sukaldea eta Hatortxu denda ere egongo dira bertan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image