Skip to main content

Pandemiari buruzko gogoeta luzatuko du 'Altxa Burua' saio berriak

Kultura

Pandemia ikasketa prozesu luzea izaten ari da, eta konfinamendua urrun ikusten dugun arren, pandemia ezin dugu amaitutzat eman. Horrela adierazten dute epidemiologia adierazleek eta 2020ko martxoaz geroztik ezarritako salbuespen neurriek.

Reyes Ilintxeta Altxa Burua saioko aurkezleak esan duenez, gelditu eta hausnarketarako tartea izango da Altxa Burua, Nafarroako optikatik, eta albistegiaren eredutik aldenduta. Lehen saioa ikusteko aukera izango duzue gaur, 22:00etik aurrera, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.