Skip to main content

Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma-irudiak munduko hamar onenen artean

Kultura

Nextor Otañoren Nexgraff horma-irudia, Wedo Goas eta Slim Safont artistek Futura Tudela jaialdiaren kariaz Tuteran eginiko lana, eta Lian kataluniar artistak Ondarroan saregileen omenez egindakoa dira lehian ari diren artelanak.

Orotara, ehun horma-irudi aukeratu ditu Street Art Cities webguneak. Erabiltzaileen esku dago orain onena aukeratzea.