Piztiak talde ondarroarrak “XXX” diskoa kaleratu du bere 30. urteurrenaren harira

Piztiak taldeak 30. urteurrena ospatzeko asmoz “XXX” diskoa kaleratu dute. Lanak Josu Aranbarri taldekideak sortutako Barrun barrukuk eta Txomin Uribe sortutako Begietara begiratu kanta berriak, baita hiru hamarkada hauetan kaleratutako diskoen artean aukeratutako hainbat abestiere biltzen ditu.
Taldea kontzertuak eskaintzen hasiko dira hilabete honetan: martxoaren 26an Algortan, 30ean Tolosan eta maiatzaren 14an Azkoitian.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image