Skip to main content

Portugalgo Moita herria izango da bigarren Pasaiako Itsas Jaialdiaren gonbidatua

Kultura

Bi urteko atzerapenaz ospatuko da Pasaiako itsas jaialdiaren bigarren edizioa. 2020an garatu behar zen eta pandemiak galarazi ostean, edizio hura bertan behera utzi eta 2022an egitea erabaki zuen antolakuntzak. Maiatzaren 22tik 26ra izango da bigarren aldia eta Portugal izango du herrialde gonbidatua, Moita herria, zehazki.