Skip to main content

Raquel Esparza, Gutun Zuria: “Literatura garaikidearen erreferenteak izango dira Gutun Zuria jaialdian”

Kultura

Gutun Zuria literatur jaialdia izango da martxoaren 30etik apirilaren 1era Bilboko Azkuna Zentroan. 15. edizioa da honakoa, eta guztira ehunka pertsonak hartu dute parte dagoeneko.

Raquel Esparza jaialdiko programazioa sailaren arduradunak azaldu du 30 jardueratik gora antolatu dituztela, eta aurten, fikzioa, narratiba, saiakera eta eleberria landuko dituztela. Horrez gain, Esparzak nabarmendu du “literatura garaikidearen erreferenteak zein gaur egungo narratibaren ahots berriak” izango direla bertan.

30 sortzaile baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo jaialdian, “leku fisiko profesional eta mental ezberdinetatik iritsitakoak”. Bere esanetan, literaturak duen garrantzia nabarmentzea da jaialdi honen helburua, baita liburua lantzeko beste modu batzuk ere, eta baita artearekin duen harremana ere.