Skip to main content

Tabakalerak Alemaniako Gobernuaren babesa jaso du “Artea, Zientzia, Teknologia etaGizartea” lan-ildoa sustatzeko

Kultura

2023, mar. 29 - 17:03

CIRCE diziplinarteko eta nazioarteko hausnarketa-taldearen parte izatera heldu da. Tabakalerak 300.000 euro jasoko ditu 2023an zehar lau proiektu egiteko. Proiektu horiek artisten eta erakunde ez-kulturalen lankidetza-metodologiak proposatuko dituzte eta praktika artistikoaren bidez gauzatuko dira.

Tabakalerak Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea esparruko ibilbidea 2020an hasi zuen. Ibilbide horren helburua sorkuntza artistikoko proiektuak garatzea da. Esparruaren lehenengo ekoizpen artistiko ‘Supraspectives’ izan zen.