Skip to main content

Txillardegi gogoan hainbat ekitaldi antolatu dira haren heriotzaren hamargarren urteurrenean

Kultura

Hainbat ekitaldi antolatu dira Donostian Txillardegi gogoan hartzeko, haren hamargarren urteurrenean. Ekitaldiak urtarrilaren 11, 13 eta 15 eta 18rako antolatu dira, Donostian.

Urtarrilaren 11n, 'Txillardegiren hizkuntza. Politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna' hitzaldia egin da honezkero. Bertan hartu zuten parte, Iñigo Urrutia eta Alaitz Aizpurua hizlariak eta Iker Salaberria Txillardegi Gogoeta Guneko kidea.

Urtarrilaren 13an, San Telmo Museoan, 19:00etatik aurrera, 'Kronikak' liburua aurkeztuko dute Koldo Izagirrek, Garbiñe Ubedak, Juan Luis Zabalak eta Gorka Bereziartuak.

Urtarrilaren 15ean, 12:00etatik aurrera, ekitaldia egingo dute Txillardegi plazan, eta urtarrilaren 18an, asteartearekin 19:00etan San Telmo museoan, 'Txillardegi: euskalgintza' eta 'Txillardegi: intelektuala eta gizarte'a liburuak aurkeztuko dituzte.