Skip to main content

“Urak aske” dokumentala proiektatuko da Oihaneder Euskararen Etxean

Kultura

Oihaneder Euskararen Etxean (Gasteiz) “Urak aske” dokumentala proiektatuko da. Bego Zubiaren lanak larrialdi klimatikoa du ardatz. Dokumentalak natura berreskuratzeko helburua izan duten bi urtegien deuseztapen berri ematen du. Bi urtegiak zergatik hustu diren eta lanen inguruan egindako ikerketak ere ezagutzera ematen ditu.