Skip to main content

Wood Strings taldea: 'Sortzerako orduan, ahotsari garrantzia emanaz, abestiak berak eskatzen duena egiten dugu'

Kultura

Eñaut Zubizarretak, Xabi Zuazabeitiak, Asel Errastik, Oier Arregik eta Paul Casalek osatzen dute Wood Strings musika taldea. Wood Strings proiektu bezala 2016an hasi zen; eta ordutik, hiru disko kaleratu dituzte. Musikalki, talde zaila da definitzen, oso berezia eta anitza baita. Ahotsaz, biolontxeloaz, bateriaz, baxuaz, gitarra elektrikoza eta gitarra akustikoaz rock, pop edo country doinuak nahasten dituzte. ‘Isladak’ du izena Aretxabaletako boskotearen azken lanak.