Skip to main content

Xexene danborrada: "Ondo egongo litzateke Mikel Laboaren abesti bat ere danborrean jotzea"

Kultura

Sarriegiren martxa non-nahi entzun zitekeen, Antiguan, ordea, ‘Sarri Sarri’. Antiguako Xexene Danborradak eta Orkresta elektrotxarangak Kortatu taldearen ‘Sarri Sarri’ abestiari egindako bertsioa birala egin zen 2018an. Lur Gallastegi Xexene danborradako kidea da. Gertakari hura ekarri dute gogora 'Kolpez Kolpe' saioan, hala, azaldu du antiguotarra izanik Mikel Laboaren abesti bat danborrean jotzea gustatuko litzaiokeela.