Skip to main content

Zeledonek Gasteizko zerua zeharkatuko du berriro, hiru urteren ondoren

Kultura

Aurkeztu dute aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietako egitaraua. Abuztuaren 4ean arratsaldeko 18:00etan jeitsiko da Zeledon plazara. Nesken eta blusen kalejira abuztuaren 5ean izango da. Lau kontzertu gune nagusi egongo dira: Foru Plaza, Aihotz Plaza, Arka Plaza eta txosnagunea. Tanxugueiras, Zetak, Izaro, Gozategi edo Dupla joko dute jaietan zehar. Horietaz aparte, adin eta gustu guztietarako 400 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte.