Skip to main content

Zinema aretoetara iritsiko da gaur Caminho Longe dokumentala

Kultura

Gaur estreinatuko da zinema aretotan Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Caminho Longe dokumentala. Filmak Alfonso Etxegarai ETAkidearen bidea erakusten du, 33 urte deportaturik eman ostean Euskal Herrira itzuli zenekoa. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako eta Bartzelonako zenbait aretotan egongo da ikusgai lana.