Skip to main content

Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbatean, Gasteizen

Bertsolaritza

elanao@hamaika.eus

2022, eka. 09 - 10:06
Dena prest dago Arabako Bertsolari Txapelketaren finalerako. Ekainaren 11n ospatuko da, Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan izango dira azken finalerdietan sailkatutako sei bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Oihane Perea, Xabi Igoa eta Iñaki Viñaspre. Finalaren irabazleari txapela jantziko dio Serapio Lopez Ortuetak, 1982an lehen bertso eskolen sortzaileetako bat izandakoak.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista