Skip to main content

Durangoko Azoka ate joka

Durangoko Azoka 2024

2024, abe. 04 - 18:12
Goizeko 10:30etan irekiko ditu ateak asteazken honetan Durangoko Azokak. Aurten, 59. edizioan, 933 nobedade eta 200 ekitaldi jasoko ditu euskal kulturaren plazarik handiena. 274 erakusmahaietan 639 liburu eta 216 musika argitalpen egongo dira salgai. Ohi bezala, abenduaren 5ean Ikasle Goiza izango da Durangoko Azokan. Hala ere, bisitari guztientzat egongo da irekita Landako Gunea. Azokako gunea 10:30etatik 20:00etara egongo da zabalik ostegunetik larunbatera. Igandean, berriz, 18:00etan itxiko ditu ateak. Hamaika Telebista azokan izango da une oro. Elkarrizketen, kale-galdeketen eta zuzeneko albistegien bidez, azokaren nondik-norakoak zabalduko ditugu. 'Musika Zuzenean' programak bere erakusmahaia izango du eta hainbat artisten nobedadeak ezagutaraziko ditu. Azkenik, Ahotsenako kontzertuak zuzenean emitituko dititugu bai telebistako kanalean, bai gure webgunean.
Hamaika Telebista