'De un pueblo llamado Agurain', Duplaren lan berria
Musika
Ane Garitaonandia
2024, abe. 07 - 12:12
Dupla taldearekin izan da Koldo Otamendi Durangoko Azokan. Gari Uriarte eta Beñat Oribe arabarrek osatzen dute Dupla. 'De un pueblo llamado Agurain' da beraien lan berria. Bederatzi kanta ditu, eta Nøgenen eta Raimundo el Canasteroren kolaborazioak izan dituzte, besteak beste. Biniloan 'Masa madre' abestia dago, 300 aletan egongo dena.

